Español Euskara

harremana

Jarri harremanetan Mirukorekin, eskuz amaitutako bitxigintza parametrikoa

Pieza egokia aukeratzetik zure eskaerari buruzko zalantzak argitzeraino, hemen aurkituko gaituzu.

Ezagutu Miruko, eskuz amaitutako bitxigintza parametrikoa
© 2026 Miruko

Itzulketak

Jarraian azaltzen dizugu Mirukon nola egin itzulketak.

Produktu bat itzuli dezaket?

Noski baietz. Jarri gurekin harremanetan eta guk kudeatuko dugu.

Nola itzultzen dut?

Bidali guri email bat. Esan zergatik itzuli nahi duzun eta eman eskaeraren datuak, itzulketa antolatzeko.

Zerbait ordaindu behar dut?

Bitxiak fabrikazio-akatsen bat badu edo zorte txarra izan badugu eta garraioan hondatu bada, Mirukok bere gain hartzen ditu gastu guztiak.

Baina aldaketa arrazoi justifikaturik gabekoa bada (ez zait gustatzen, beste kolore bat nahiago dut, etab.) bidalketa-gastuak bezeroaren kontura izango dira. Guztiaren ardura hartu ahal izatea gustatuko litzaiguke, baina enpresa txiki eta artisaua gara, marjina murritzekoa.

Zein da itzultzeko epea?

Itzulketak bitxia jaso eta gehienez 14 eguneko epean eskatu behar dira.

Nola itzultzen didazue dirua?

Erabili duzun ordainketa-metodo berarekin (gogoratu itzulketa arrazoi justifikaturik gabekoa bada, erositako bitxiaren balioa bakarrik itzuliko zaizula, hau da, bidalketa-prezioa deskontatuko zaizula).

Zer egoeratan egon behar du bitxiak?

Bitxiak erabili gabe egon behar du, jakina. Gainera, bitxiak entregatu ziren egoera berean bidali behar dira: jatorrizko kutxan eta packaging osoarekin.

Beste zalantzaren bat baduzu, ez izan inolako arazorik gurekin harremanetan jartzeko. Pozik gaude zure erosketa errazagoa izatea lortzeko.